Eskaintzak

Zer toki eskaintzen diogu komikiari gure literaturan? Ezagutzen ditugu gure inguruan argitaratu diren lan zahar eta berriak?

Sarritan ahaztua edo gutxietsia izan den genero bat da komikia baina aukera ederra eman lezake istorioak kontatzeko edo ulertzeko, kontzeptuak azaltzeko, generazioan arteko zubiak eraikitzeko, balioak lantzeko edota besterik gabe ondo pasatzeko.

Tailer honetan beraz komikia landuko dugu. Komiki ezberdinak ezagutu eta guk geuk ere komikiaren kodeak ulertuz gure istorioak sortuko ditugu. Komikitik begiratuko diogu inguratzen gaituen munduari eta nahiko genukeen gisan berreraikitzeari ekingo diogu.

Eñaut Aiartzaguena Bravo

irribarrez.tirak@gmail.com
688698919

Idatzi lasai konpromezu gabe

Helburuak:

Haur eta nerabeak komikira gerturatzea
Komikiaren generoari buruz dugun jakintza elkarbanatuko dugu denon artean estilo ezberdinetako lanak bistaratuz.

Euskal literaturako esparru ezberdin hau ikusaraztea
Atzerriko merkatuen aldean Euskal Herrikoa oharkabean pasatzea ez da zaila baina gurean ere badugu eskaintza oparo eta anitza.

Irakurzaletasuna sustatzea
Istorioak kontatzeko moduak aztertuta hauek ulertzeko bidea ere erraztuko dugu haur eta nerabeak literaturara gerturatzen saiatuta.

Komikiaren kodeak ikasten hastea
Komikia hizkuntza bat da bere baitan. Komikia ez da ipuin edo nobela bat, bere hizkuntza edo arau propioak ditu eta hauk ulertzeak komikiaz gehiago gozatzen lagunduko digu. 

Sormena eta irudimena sustatzea
Psikomotrizitate fina eskuz idazteko bezain garatuta badugu denok izan gaitezke izugarri marrazkilari trebeak. Paper zurian gure istorioetako pertsonaia, objektu eta agertokiak irudikatzea izango da erronka.

Trasteatu eta ondo pasatzea
Ikasiz ere pasa liteke ondo eta horretarako ez dago esperimentazioa bezalako teknika ederrik.

Zehar lerroak:

Sormena:
Haurtzaroan marrazten ikasten dugu idazten hasi aurretik, Irudimena borborka izaten dugu, baina helduz goazen heinean marrazkiak geroz eta presentzia txikiagoa izaten du eskola curriculumean eta gure sormen gaitasuna ere inausten dugu oharkabean. Irudimena askatzeko ariketa ezberdinen bidez marrazten denok dakigula gogoratuko dugu berriz.

Irakurzaletasuna:
Nabaria da haur eta gazteen artean teknologia berriek eta hala eduki berriek, bideoek, argazkiek, zuzeneko emisioek hartu duten presentzia. Komikia gutxietsia izan da beti genero bezala baina irudia eta testuaren arteko lotura hori eginda aspektu ezberdinak lotzen edo hurbiltzen lagundu lezake.

Euskara:
Komiki ezagunagoak izango dira akaso kanpoan sortutakoak, Merkatu estatubatuarrean, japoniarrean, frantziarrean… sortutakoak baina Euskal Herrian ere baditugu lan eder askoak edo baita euskarara itzulitako pare gabeko lanak. Hauek ezagutarazten saiatuko gara.

Aniztasuna:
Komikietan, marrazki bizidunetan, pelikuletan azaltzen zaizkigun estereotipoak barne-barneraino irensten ditugu eta ez gara bidaltzen dizkiguten mezuez ohartzen. Zein da haragi kolorea? Zer pentsatzen dugu marrazki bizidunetan betaurrekodun pertsona bat azaltzean?

Generoa:
Nabarmena da komikietan ere jendarteko gainerako esparru guztietan bezala emakumeari eman zaion trataera matxista. Zenbat emakume dira istorio bateko protagonista? Nola irudikatzen ditugu emakumeak? Zer rol hartzen dute? Emakumeak eta gizonak beharrean pertsonak irudikatzen saiatzeko modu ezberdinak ere landuko ditugu.

Ordu bat eta erdiko saioa (200€)

  • Komiki bat egiteko urratsak azalpen teorikoa.
  • Sormena lantzeko ariketak
  • Pertsonaia ezberdinekin estereotipoak apurtzen.
  • Komiki tira labur bat marrazteko ariketa.

Ordu eta erdiko 2 saio (400€)
(bien artean aste bateko tartea utzita gutxienez)

1. Saioan:

  • Komiki bat egiteko urratsak azalpen teorikoa.
  • Sormena lantzeko ariketak
  • Orrialde bateko komikirako gidoia lantzen.
  • Zirriborroa eraikitzen

2. Saioan:

  • Pertsonaia ezberdinekin estereotipoak apurtzeko ariketak.
  • Marrazki finala, komikia garbira pasatzen
    Zenbait truko eta sekretu marrazkilari alperrentzat.

Adina eta ikasle kopurua:

  • LH-ko azken eta DBH-ko lehen zikloetarako egokitu litezke tailerrak, nahiz eta behar izanez gero adin tarte ezberdinetara ere egokitu litezkeen.
  • Taldeko kide kopurua: 20-30 pertsona gehienez.

Beharrezko materiala:

  • Ordenagailua + proiektorea
  • Arbela (beltza, zuria, digitala…)
  • Parte hartzaileek papera eta arkatza beharko dituzte.

Oharrak:

  • Tailer hauen prezioan negoziatu litezke ikastetxearen, udalaren edo elkarteen beharrak aztertuta.
  • Eduki espezifikoekin ere landu litezke ordu eta erdiko tailer laburrak: