Erronka honetan euskal mitologiako izaki ezberdinak marraztea proposatzen dizuet. Pausoz pauso, forma nagusietatik hasita, detaileak gehitzen joanda marraztea horren ziala ere ez dela ikusiko duzue! Animatu eta egin zuen marrazkiak!















HAINBAT GOMENDIO:
- Marrazten hasi aurretik zorroztu ondo arkatza. Zehaztasuna irabaziko duzu eta trazua hobeto kontrolatuko duzu.
- Ez sakatu gogor arkatzari. Marrazte prozesuan, pausoak jarraituta, azken marrazkian egongo ez diren hainbat trazu egingo ditugu eta arkatzaz gogorregi sakatuz gero, zaila izango da ezabatzea.
- Marrazkiaren forma orokorretatik hasi. Hurrengo irudietan azaldutako pausuak proposamen batzuk baino ez dira, ez dira zertan zehatz jarraitu behar. Alabaina, forma orokor eta errazetatik hasita errazago eraikiko dugu marrazkia.
- Marrazkiaren eskema eginda, errepasatzerakoan, eman bidea irudimenari. Lerroetatik ateraz gero, ez arduratu, atera zirriborro horretan zuk zeuk ikusten duzun marrazkia argitara.
- Marrazkiak koloreztatzekotan, arkatzak edo margoak erabili behar badituzue, ez sakatu gogorregi hauekin ere. Haurrak, koloretako arkatzekin, gogorregi margotzera behartzen ditugu sarritan, zuriunerik utzi gabe. Margoek, baina, ñabardura aniztasun zabalagoa eskaintzen dute tarteka suabe eta tarteka gogor margotuz gero.