Gaurkoan jolas proposamen batekin natorkizue. Sortzaileon lana ez da beti egonkorra eta zeregin batzuetan burubelarri gabiltzanetan ere, begi bat etorkizunera so izaten dugu, proiektu berrien bila, biharko egunean ere lanean jarraitu ahal izateko.
Horretarako, gure lanak sareetan ikustaraztea ezinbestekoa da garaiotan. Hori dela eta, datozen asteetan, astero, ipuin baten ataltxo bat eta bere marrazkia argitaratuko ditut! Zuen partehartzea ere nahi nuke baina! Zuei eskatuko dizuet ipuinak nola jarraituko duen aukeratzeko edo proposatzeko!
Batuko zarete istoriora? Goazeeeen!!!
