Orrialde honetan Covid 19 birusak eragindako koarentenan, etxean, familian lantzeko bitarteko ezberdinak aurkituko dituzu.
Elkar zaintzeko ordua da!

“Etxean pasa behar ditu Iratik hamabost egun eta triste dago. Asko gustatu arren, ezingo ditu maite dituen animaliak ikusi eta naturaz gozatu. Egun hauetan, ordea, etxeko leihotik begiratuta deskubrituko ditu naturako sekretu ezberdinak.”
Iñaki Sanz-Azkue biologoak eta biok proiektutxo hau sortu dugu datozen bi asteetarako. Egunero, arratsaldeko 16:00etan ipuinaren ataltxo bat eta marrazki bat argitaratuko ditugu sare sozialetan. Iñakiren ipuinek naturari buruzko irakaspenak emango dizkigute, eta nire marrazkiek haurrekin lantzeko aitzakia bat. Baina librean ere marraztu lezakete ausartzen direnek! Eta zergatik ez: Irakurmena landu edota gauero ipuintxoaren atala irakurtzeko aukera ere izango duzue.
Batuko al zarete gurekin naturari leihotik begiratzera?
Irakasleentzako koadernoa:
Maier Gereka, Izaskun Cenoz eta Mayi Iza irakasleak ere proiektu honetara batuta irakasleok zuen ikasleekin lantzeko ariketa koaderno bat osatu dugu. Larrialdi egoera honetan, ikasleak zaindu eta animatzen ere lan nahikoa izango duzuela eta, lagunduko dizuelakoan, hemen duzue:
Ipuina jaisteko:
Irati ikertzailearen koaderno txikia

Etxetik atera ezinda dagoen egunotan, asko izan dira Iratik ezagutu dituen lagunak: urubia, txantxangorria, saguzarra, sugandila, apoa… eta nola ez Gereziondo Zaharra!
Oraindik ere etxe barruan egon behar duela esan diote Iratiri, baina horrek ez dio beldurrik ematen jada! Iratik lagunak hobeto ezagutzeko aprobetxatu nahi ditu datozen egunak, eta era berean, ikertzaile bihurtu nahi du! Hala, egunotan etxeko laborategi txikian esku artean izan duen koadernoa hartu eta izenburua idatzi du:
“Irati ikertzailearen koaderno txikia.“
Ezagutu ditzagun gure lagunak gertuagotik eta osatu dezagun gure inguruko ekosistema aberats honetako puzzlea!
Klikatu dagokion eguneko botoian:
Egunero puzzleko zati bat eta Iratiren lagunen baten fitxa bat argitaratuko ditugu. Moztu eta kolreztatu puzzleko atala eta bete eta gorde fitxa ikerlarien koadernoa osatzeko!